XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nikolasak txingurriak bailiren ikusten zituen postariak.

Bela Kabelak jostailuzko herri bat zirudien, eta mendiek, eta han urrunean maindire urdin bat bezala ikusten zuen itsasoak ere berdin.

Amets egiten hasi zen; orain bai eramango ditudala berdurak Landakandara, orain bai ekarriko ditudala ene ilobak nirekin uda pasatzera, orain bai...

Halaxe bukatu zen egun hura.

Postariek, halere, denbora askoz segitu zuten bide ertzean.

Behin etzanez gero, izugarri kostatzen zitzaien zutik jartzea.